XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zolloko lapurrak

Paulo Arrigorriagakoa, guk bertokok Arguya deritzogu gure herriari, San Roke ermitapeko basoan zebilen ganaduei azpiak egiteko azpigarria batzen bere arrebarekin.

Halakoren baten, gizon ezezagun bi agertu zitzaizkion Paulori eta bere ondo-ondora joanik esan:

- Hi? geurekin etorri behar duk Zollora!

- Zollora zertan?

- Ba, lapurrak gaituk eta Zolloko hire urli lagunari lapurren egiteko!

- Lapurren?

Ez horixe!

Eta gainera zer egingo diat ba ipuztarri eta nire arrebarekin?

- Ipuztarria bialdu ezak arrebarekin etxera eta hi hator gurekin, onezean gura ez baduk txarrezean!

Paulok gauzak berde ikusi zituen eta esaneko moduan, bere arreba etxera bota zuen ganaduekin eta bera lapurrokin geratu.

Zollorantz zetozten hirurak hiruretara mendia behera eta, etorrian-etorrian, lapurrek hauxe esan sioten Paulori:

- Zollora heldukeran, urli baserrian joko dituk ateak, hango etxaguna hire ezaguna duk eta hik eskatzen badiok dirua ez dik ezetzik esango.

Gero bueltatu eta geuri emon lapurren egineko diru hori, entzun duk?

Paulo bildurkilik eta kakadario geratu zen lapurron eskariari zelan erantzun pentsatuz.

Bazekian amenazupean be ez zena gauza holako lapurreta bat egiteko eta ondo baino be hobeto ezagutzen zuen baso barrenera heldu zirenean badinotse Paulok lapurrei:

- Kakalarri nauk eta utziko didazue hor bazter baten frakak soltetan?